XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiritartzea hedatu den neurrian laborantzako produzioa gero ta gehiago komerzializatuz joan da, eta ordu berean zigaute edo trust handiek eskuetan hartu dute produzio horren bilakaraztea, saltzeko punturaino.

Geroztik haiek berek dute manatzen laborarien produzioa.

Etsenplu bat: Etxe handi horiek xerri tipiak ekartzen dituzte, haien hazteko janaria muntatzen eta gero zerri gizenak berek erosten.

Kontratu bat eginez geroz, laborariari bere lan moldea inposatua zaio.

Langile bat da bilakatuko.

Erran behar da kapitalismoaren sartze hori sindikatoak onartu eta batzuetan sustatu ere duela.

Guk pensatzen dugu kapitalismoaren sisteman laborari ttipien griñek aterabiderik ez dutela, eta horregatik sistema bere osotasunean aurtiki behar dela.

LABORARIEK BEREN PRODUZIO-BIDEAK ESKUETAN DAUZKATELAKOAN, ASPALDIDANIK AINITZEN USTEETAN LABORARIAK BURGESIAREN SOSTENGATZAILEAK DIRA; HOTS: IRAGANARI EMANAK, POLITIKOKI ETA SOZIALKI ATZERAKOIAK EDO REAKZIONARIAK LANGILERIAREN KONTRA, ETAB...

USTE OTE DUZUE DENBORA BATEZ HALA IZAN DELA? GAUR ETA BIHAR ERE HALA IZANEN DELA IDURITZEN OTE ZAIZUE?.

EUSKAL HERRIAN, LANGILEEK ETA LABORARI TTIPIEK EZ OTE DUTE DEUS EGITEKORIK ELKARREKIN BEREN EGOERAREN HOBETZEKO?.

Bai, egia da, Frantzian burgesak betidanik baliatu dira laborariez, langileriaren borrokaren zapaltzeko.

Bestalde laboraria uzkur eta herabe egon da gauza berrieri buruz (bozketan beti eskuinari lotuak eta edozoin ideia berrien kontra).

Orai ikusi dugun bezala, kapitalismoaren sartzearekin, laborarien situazioa edo egoera materiala aldatu da.

Pentsamoldeak ere horregatik emeki emeki, biziki emeki aldatuz doatzi.

Gero ta gehiago laborarien situazioa langilearenari hurbiltzen ari delakoan, argi dago interes berak dituztela kapitalismoaren suntsitzeko.

Horretarako gure ustez beharrezkoa da laborari ta langileen juntatzea eta batasuna.

JAKINA DA EUSKALDUNGOA LABORARIEK ATXIKI DUTELA GEHIENBAT ORAI ARTE.

AZKEN URTE HAUTAN IPAR ALDEAN SORTU DEN EUSKAL-ABERTZALEGOA NOLA HARTUA IZAN OTE DA LABORARIEN ARTEAN?.

ZUEN IDURIZ, ABERTZALEEK EMAN BEHAR ZUTEN KASUA EMAN OTE DIETE EUSKAL LABORARIEN BURUHAUSTE ETA PROBLEMA KONKRETUERI?.

NOLA LOTUKO ZENITUZKETE (baldin lotuak direla pentsatzen baduzue) BI PROBLEMA HORIEK: ABERRIARENA ETA LABORARIENA?.

Helburutzat daukagu jendearen gizontasuna, bere alienazio guzietaz libratuz. Euskal-Herrian bizi girenaz geroz eta Euskal laborari izanki, ezin berexizkoak dira laborari IZAITEA eta euskaldun IZAITEA, gizon IZAITEAN.

Orain arte abertzaleak okupatu dira Euskaldun izaiteaz laborari edo langile izaitearekin loturarik egin gabe.

Gure ustez, makur haundia izan da.

Pentsatzen dugu Euskal Herriaren alde izateak erran nahi duela, Euskaldunen problema guzietaz axolatzea, eta bakoitzak bere bizi lekutik munduaren hobetzea.

Gure iduriko Euskaldunak zapaltzen dituen sistema gudukatuz baizik ez dezakegu konkretuki zerbait egin beste herrietan (Italian edo Japonian) zapalduak daudenentzat.

Batasuna eginez baizik ez dezakegu ihardoki.

Euskaldunak zapalduak badira, laborariak, langileak eta besteak zapalduak badira, oro sistema bera dela medio da.